BEGIBISTAN 17, AMURRIOKO VII. ZINEMA ASTEKO

FILM LABURREN LEHIAKETAREN OINARRIAK

2017ko urriaren 4tik 8ra

 

BALDINTZAK:

 

1. Lehiaketa honetan parte har dezakete film laburren euskal errealizadoreek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa probintziak), Nafarroako Foru Erkidegoan (Nafarroa probintzia) edo Ipar Euskal Herrian (Pirinio Atlantikoen Frantziako barrutia eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa) jaio badira eta/edo bizi badira.


2. 2016an eta 2017an ekoitzitako film laburrak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara.


3. Filmek gehienez ere 30 minutu iraungo dute; fikziozkoak, dokumentalak, animaziozkoak edo esperimentalak izan daitezke. Film guztiak baldintza berberetan lehiatuko dira.


4. Egile bakoitzak gehienez ere bi film labur aurkeztu ahal izango ditu.


5. Lehiaketako atal ofizial bat ezarriko da, OFIBISTAN, eta hautaketa-batzordeak aukeratutako lanak lehiatuko dira atal horretan. Atal horretarako aukeratutako film laburrak Amurrio Antzokian emango dira, DCP formatuan. Lehiaketan izena emanda dauden guztiei aukeratutako lanen berri emango zaie. Kopiak fisikoki lekualdatu behar badira, aseguru baten bidez babestuko dira. Jaialdiko sarituen zerrenda ere jakinaraziko zaie parte-hartzaileei.

 

6. Beste atal ofizial bat ezarriko da, NERBIOIBISTAN, eta Nerbioi Garaiko (Araba eta Bizkaia) eta Aiaraldeko tokiko errealizadoreek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. Hala, honako udalerri hauetan jaio direnek eta/edo bizi direnek parte har dezakete: Aiara, Amurrio, Artziniega, Laudio eta Okondo, Arabako probintzian; eta Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio, Bizkaiko probintzian. Ez dago atal paralelorik; biak ala biak lehiazkoak dira.

 

7. OFIBISTAN eta NERBIOIBISTAN ataletan aukeratutako filmak BEGIBISTAN 17, Amurrioko VII. Zinema Astearen egitarau ofizialean agertuko dira eta jendaurreko saioetan emango dira, zinema-astea egingo den egunetan (dagokionean jakinaraziko da noiz emango diren filmak).

 

8. Hautaketa-batzordearen epaiak apelaezinak izango dira.

 

9. Zuzendariek, nahi badute, aurrez aurre aurkez ditzakete euren lanak jaialdian.

 

10. Lehiaketaren irabazleei sari-banaketara joateko gonbita egingo zaie, eta antolatzaileak arduratuko dira haien ostatuaz eta mantenuaz. Ekoiztetxeak edo zuzendariak erabakiko dute nor bidali euren filmaren ordezkari gisa. Gainerako parte-hartzaileei, halaber, lehiaketako saioetan euren lanak aurkezteko gonbita egingo zaie.

 

 

SARIAK:
Hauek izango dira jaialdiko sari ofizialak:

 

EPAIMAHAIAREN SARIAK

  1. OFIBISTAN ATALEKO FILM LABURRIK ONENA (1.200 euro eta Begibistan txapela).

  2. EUSKARAZKO FILM LABURRIK ONENA (1.000 euro eta Begibistan txapela). Sari hau atal bietako euskarazko film laburrek eskura dezakete.

  3. ZUZENDARIRIK ONENA (200 euro eta Begibistan txapela).

  4. ARGAZKIRIK ONENA (200 euro eta Begibistan txapela).

  5. EMAKUMEZKO AKTORERIK ONENA (200 euro eta Begibistan txapela).

  6. GIZONEZKO AKTORERIK ONENA (200 euro eta Begibistan txapela).

  7. NERBIOBISTAN ATALEKO FILM LABURRIK ONENA (500 euro eta Begibistan txapela).

 

BANATU FILMAK’ SARIA. Filmak estatuko eta nazioarteko jaialdietan banatzeko pack bat emango da, 400 euroko balioa duena.
 

IKUSLEEN SARIA.

IKUSLEEN SARIA (500 euro eta Begibistan txapela). Lehiaketako atal bietako film laburrek eskura dezakete.

Sariak ahalik eta lasterrena ordainduko dira, jaialdia egin ondoren.

 

IZEN-EMATEA

 

Izen-ematea guztiz doakoa da, eta bi modutara egin daiteke:

Izena emateko orria, hiru argazki eta Vimeo edo Youtube atarietarako esteka bat (film laburraren pasahitzarekin) bidaliz begibistan.festival@gmail.com helbidera

Honako plataforma hauen bidez:

MOVIBETA: http://www.movibeta.com

FESTHOME: https://festhome.com

CLICK FOR FESTIVALS: https://www.clickforfestivals.com

FILM-SALAD : www.film-salad.com

Izena emateko azken eguna 2017ko uztailaren 17a izango da. Epemuga horretatik aurrera bidaltzen diren film laburrak ez dira kontuan hartuko.

Helbide elektronikoa: begibistan.festival@gmail.com

Webgunea: www.festivalbegibistan.com

Kontaktua // Contacto

BEGIBISTAN

Amurrio Udala - Ayuntamiento
Plaza Juan de Urrutia s/n
0147 Amurrio. Araba.

begibistan.festival@gmail.com

Tel: 945 891 161

_________________________